EIC ASPARRENEKO HAURRESKOLA-ARATZ PHE
Asparrengo Aratz haurreskola Arabako Araia herrian kokatuta dago.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-2 urteko haurrak dauzkagu eta Asparreneko udalerriko haurrak izateaz gain, ondoko udalerritakoak etortzen zaizkigu (Arabako Zalduondo, Donemiliaga eta Aguraingo baten bat eta Nafarroako Olazti eta beste herri txikiren batekoak ondo-ondoan baikaude).
Haurreskolako Kanpoko espazioari eta ekintzei garrantzi handia ematen diogu, eta haurreskolatik kanpo irteerak antolatzen ditugu gure inguruko natura eta baliabideak aprobetxatuz.