110 eredeua- 190 eredua
2025-01-08
MODELO 110: PFEZren atxikipena duten fakturak jaso dituzten IGE guztiek aurkeztu behar dute (%7 edo %15). Ohikoa da profesional autonomoen fakturetan. Atxikipen hori deskontu gisa agertzen da fakturan, eta IGEak ordaindu behar dio Foru Ogasunari.
Nolo egin:
- Aurkezpen telematikoa➡️ EGOITZA ELEKTRONIKOA
Noiz egin:
- HIRU HILEAN BEHIN aurkezten da. Aitorpenak 110 eredua aurkeztuz egiten dira, amaitutako hiruhilekoka, hurrengo hilaren 25a baino lehen (apirila, uztaila, urria eta urtarrila).
MODELO 190: IGEak 110 eredua aurkeztu badu, 190 eredua ere aurkeztu beharko du. Hau, aurreko urteko informazio laburpena da.
Aurreko urtean 110 ereduan aitortutako etekinen eta atxikipenen berri emango dugu. Eredu hori aurkeztu ondoren, profesional autonomoari eman beharreko 10T lortzen da.
Gogoratu 190 eredua aurkeztean, azken hiruhileko 110 eredua ere aurkeztu beharko dela (urria, azaroa, abendua).
Informazioa eta dokumentuak: www.bizkaia.eus
Tramitazio telematikoa/aurkezpena: urterokoa, urtarrilaren 1etik 31ra
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan BIGErekin: bige@bige.eus / 944169360
Betebehar fiskalei buruzko informazio gehiago duzue gure webguneko dagokion atalean: BETEBEHAR FISKALAK