173 plaka fotovoltaiko Pasaiako Karmengo Ama eskolarako

2024-09-26

Pasaiako Udalak instalazio fotovoltaikoa jarri du uda honetan Karmengo Ama eskolan.

Lanak abuztuan egin ziren. 495w-eko potentziako 173 panel jarri ziren. Instalazio horri esker, urtean 88.422 kWh-ko energia sortzea aurreikusi da, 8.900 euroko aurrezpen ekonomikoa kalkulatuz (2023. urteko elektrizitatearen batez besteko prezioa kontuan hartuta kalkulatu da).

Lortutako energia partekatua izango da, hau da, instalazio horretan ekoitzitako energia elektrikoa hainbat udal-eraikinetan kontsumituko da.