Lasarteko Sasoeta-Zumaburuk bere ohiko bazkari kultur-anitza ospatzen du

2019-11-19

Aurreko igandean, Azaroak 17, Sasoeta-Zumaburu eskolako Burunzpe IGEak Bazkari Kultur-Anitza deritzon 7.edizioa ospatu zuen, 21 nazionalitate ezberdinekin. Gurasoek eta ikasleek jardunaldi batez gozatu zuten eta munduko hainbat tokitako errezetak ezagutzeko aukera izateaz gain, jatorri desberdineko gurasoekin batera gune bat partekatu zuten.

Lasarte-Oriako Udalean dauden alderdi politiko guztietako ordezkariak izan ziren ekitaldian. Jarduera, Sasoetako eraikinetan burutu zen. 13:00etan hasi ziren parte-hartzaileak heltzen eta bere platerak aurkezten; 70 lagun inguruk ekimenaz gozatuz.

Eskolan ordezkaritza duten herrialde eta eskualde askotako errezetak ageri ziren. Adibidez, Honduras, taco-ak eta catracha-k; Nikaragua, chancho-a (txerria) yuca-rekin; Ekuador, berde-bolak (banana arra) gaztarekin; Sahara, couscus eta tea; Maroko, arabiar gozokiak; Portugal, txerria patatekin, olibak eta ozpin-pepinoak; Moldavia, croissant txikiak; Rumania, sarmale eta kalabaza tarta; Polonia, bigo-ak; Irlanda, azenario tarta; Galizia, filho-ak; Kantabria, quesada; Katalunia,aspardeña-k; Extremadura, bakailaoa laranjarekin; Balentzia, paella; Euskadi, patata tortilla, gazta tarta eta bizkotxoak.