2020-2021 ikasturterako behin-betiko eskola-egutegia

2020-06-09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak haur eta lehen hezkuntzarako eta bigarren hezkuntzarako eta batxillergorako 2020-2021 ikasturterako eskola-egutegia egiteko ebazpenak argitaratu ditu.

Bigarren hezkuntza eta batxillergoa

Irakas-jarduerak ezingo dira 2020ko irailaren 7a baino lehen hasi ezta ekainaren 18a baino beranduago amaitu. Aginduak ezartzen duenez, ikaslegoak 1050 irakastordu eta 175 egun jasoko dituzte gutxienez.

Ebazpenak hainbat aldaketa jasotzen dituen arren, garrantzitsuena hurrengoa da: salbuespen gira, 2020-2021 ikasturterako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek goizeko lanaldi jarraian eman ahal izango dute ikasturte osoa, 6 eskola-saio eginez. Horretarako, OOGk proposamen arrazoitua eta onartua aurkzetu beharko dio lurralde-ikuskaritzan, , eta honek dagokion txostena egingo dio lurralde-ordezkaritzari.

Haur eta lehen hezkuntza

Irakas-jarduerak ezingo dira 2020ko irailaren 7a baino lehen hasi. Lehenengo irakas-eguna 2020-2021 ikasturtearen aurkezpena egiteko erabili ahal izango da. Aginduak ezartzen duenez, ikaslegoak 875 irakastordu eta 175 egun jasoko dituzte gutxienez.

Aginduak zenbait aldaketa jasotzen ditu aurreko ikasturteekin alderatuta, besteak beste:

  • ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak botoen gehiengo soilez onartu ahal izango du asteko arratsalde batean klaseak kentzea, irakasleriaren prestakuntzarako edo 2019-2020 ikasturtean bizi izandako egoera bereziagatik bere taldearekiko desabantailan geratu diren ikasleak errefortzu jarduerak arratsalde horretan egiteko.
  • Ordutegiarekin lotutako aldaketak, orokorrean eta/edo balizko larrialdi-egoera baten ondorioz gertatuko balira, une bakoitzean dagokion araudiaren bidez behar bezala arautuko lirateke.
  • Egutegi proposamena ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak egingo eta onartuko du, baina osasun publikoko arrazoiak direla-eta kide guztiak deitzea komeni ez dela uste den zentroetan, egutegia Batzorde Iraunkorrak onartuko du.
  • 2020ko ekainaren 23a baino lehen, ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Sailak horretarako espresuki diseinaturiko aplikazio informatikoa erabiliz hurrengo ikasturteko eskola-egutegiaren proposamena egingo dute.

Jarraian, 2020-2021 ikasturterako egutegia egiteko ebazpena uzten dizuegu, aldaketa nabarmenenak destakatuta.

2020-2021 ikasturterako haur eta lehen hezkuntzarako egutegia egiteko ebazpena.

2020-2021 ikasturterako bigarren hezkuntzarako eta batxillergorako egutegia egiteko ebazpena.Â