2020-2021 ikasturterako protokoloak eta araudia
2020-09-01
Hastera doan 2020-2021 ikasturtea ez da ohikoa izango. Osasun-egoerak erronka bikoitz baten aurrean jartzen gaitu: gure seme-alabentzako eskola seguruak eraikitzea, non kalitatezko hezkuntza eskaintzen den.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitu behar dituen protokoloak eta araudiak prestatu ditu. Dokumentu horiek osasun-egoeraren arabera alda daitezke.
Erronka horiei aurre egiteko behar diren baliabideak bermatzeko eskatu diogu administrazioari. Familia garen aldetik, lagundu dezagun gure eskola eta institutuetara kalitatezko itzulera segurua lortzen.
2020-2021 ikasturteko protokoloak eta araudiak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Koronabirusaren aurrean zer-nola jarduteko protokolo orokorra. (25/06/2020)
- 2020-2021 ikasturtearen hasierako jarduketa-protokolo osagarria eta ikastetxeetan covid19 kasuak agertzen direnerako jardunbideak. (2020/10/02 eguneratuta*)
- Familientzako dekalogoa (Protokolo osagarriaren 1 Eranskina)
- Lan-arriskuen prebentziorako neurriak EAEko ikastetxeetan, COVID-19aren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko
- Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasturte hasierako ebazpena
- Bigarren Hezkuntzako ikasturte hasierako ebazpena