2021-2022 ikasturterako protokolo orokorra

2021-06-22

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren ikasturterako protokolo orokorra argitaratu du, egoera epidemiologikoaren arabera abuztuaren bukaeran berrikusiko den dokumentua, eta oraingoz berritasun gutxi dakarrena.

Bi nabarmendu nahi ditugu:

  • Guraso Elkarteak ikastetxeetako ohiko guneetan bildu ahal izango dira, bai eta egokitzat jotzen dituzten prestakuntza-jarduerak egin ere, kasu guztietan dagozkion prebentzio- eta higiene-neurriak betez eta dagokion Kontingentzia Plana eginez jarduerak hala eskatzen duenean.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak egin ahal izango dira baldin eta ezarritako protokoloak betetzen badira eta Kontingentzia Planean sartuta badaude –bai ikastetxearenean, bai antolatzen duen erakundearenean-, eta hezkuntza-etapa bakoitzerako ezarritako prebentzio-neurriak errespetatzen badira distantziari, higieneari, aireztapenari eta maskararen erabilerari dagokienez.

Jarduera horiek antolatzen laguntzeko, gida hau egin dugu.

Zalantzarik izanez gero jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.