2021eko otsailaren 6an izango da BIGEren Ohiko Batzar Nagusia ON LINE
2021-01-23
Datorren larunbatean, 2021ko otsailaren 6an, egingo den BIGEren on line Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten dizuegu.
Ordua: 10:30etan
Gai zerrenda:
– 2020ko urtarrilaren 18ko Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.
– 2019-20 ikasturteko memoria ekonomikoa eta jarduerena
– 2020-2021 urteko jardueren plana eta aurrekontua
– Eskariak eta galderak
Batzarra segurtasun osoz egin ahal izateko, zuen elkartearen izenean parte hartuko duen pertsonaren izena eta helbide elektronikoa bidali beharko dizkiguzue posta elektronikoz (bige@bige.eus).Horrela, parte hartuko duen pertsonarekin harremanetan jarriko gara eta esteka bidaliko diogu zuzenean konektatzeko.
Batzarra zoom bidez egingo da; beraz, oso garrantzitsua da konektatuko diren pertsona guztiek aplikazio hori deskargatuta izatea.
Gehienez persona bi konektatuko dira elkarte bakoitzeko.