2023-2024 ikasturterako Batxilergoko matrikulazioa
2023-03-30
Batxilergoko ikasleak 2023-2024 ikasturterako onartzeko epea martxoaren 27an ireki da, eta eskaerak apirilaren 21ra arte entregatu ahal izango dira. Eskaerak online edo aurrez aurre egin ahal izango dira ikastetxeetan.
Hezkuntza Sailaren webgunean aurki ditzakezue izena emateko eskabidea eta entregatu beharreko dokumentazioa, bai eta araudia, egutegia eta ohiko galderen erantzunak ere.
Hona hemen agindua zeinaren bidez 2023-2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen den; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleak onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.
Hona hemen, eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epeak:
- Eskabideak eta agiriak aurkeztea: martxoaren 27tik apirilaren 21era arte
- Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2023ko maiatzaren 3an.
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2023ko maiatzaren 17ra arte.
- Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2023ko maiatzaren 24an.
- Matrikularen formalizazioa: 2023ko ekainaren 19tik uztailaren 4ra arte.