2024-2025 matrikulazio kanpaina

2024-01-17

2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. EHIGEn Publikoa da bidea! kanpaina jarri dugu martxan.

Horretaz gain, zuen bideoak, kartelak, ate irekien jardunaldiak eta prestatzen ari zareten materiala ezagutu nahi dugu. Etiketatu EHIGE zuen sare sozialetan eta zuen kartelak eta informazioa zabalduko ditugu! Gogoratu, publikoaren aldarria ikusarazteko Publikoa da bidea! banderolak egin ditugula.

Hona hemen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikastetxe publikoetan izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak biltzen dituen agindua.

Hemen daukazue eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 7tik 23ra.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 12a.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 26a.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: apirilaren 10era arte.
  • Eskabidean atzera egitea: apirilaren 10era arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 26a. Kontsulta maiatzaren 30era arte.
  • Hezkuntzako lurralde-ordezkariek adjudikatutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 29a.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 30era arte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esteka honetan kontsulta dezakezue matrikulazio-prozesuari buruzko informazio guztia. “Ikastetxeen bilatzailea” atalean, ikastetxeen zerrenda bat aurkituko duzue lurralde historikoaren arabera, eta bilaketa pertsonalizatua egin ahal izango duzue, bizilekuaren eta ikastetxe bakoitzaren helbide-gertutasunarengatik baremoaren puntuak ezagutzeko.

Hemen duzue matrikulazio kanpainarako egin dugun kartela eta bideoa. Inprimatzeko bertsio zuria ere egin dugu.

Gogoratzen dizuegu edozein zalantza izatekotan zuen federazioarengana jo dezakezuela.

Deskargatu kartela PDF formatuan!