2025ko Euskal Eskola Publikoaren kartelak, zuen eskoletan!
2025-03-03
Dagoeneko prest ditugu 2025ko ekainaren 1ean Urduñan ospatuko dugun 32. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren kartelak. A2 tamainako kartelak heltzear daude zuen eskola eta institutuetara.
Jarri itzazue kartelak zuen eskoletan ondo ikusten den leku batean, jende guztiak jakin dezan zein den aurtengo hitzordua. Hemen daukazue kartela PDF formatuan deskargatzeko aukera.
Herria Lurra Eskola ERROTU da Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaiaren bitartez azpimarratu nahi ditun aldarriak plazaratzeko aukeratu dugun leloa.