31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiko kontzertuak
2024-05-29
Kontzertuak izango ditugu aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jai egunean eta bezperan.
Ekainaren 1eko kontzertuak
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurreko egunean, ekainaren 1ean, hiru kontzertu izango ditugu Ordiziako Plaza Nagusian:
Arratsaldeko 17,30etan 2006an sortu zen Ordiziako Burrunbazale Txarangak girotuko ditu kaleak, 19:30etan Esanezinen txanda izango da, Ianire Aranzabek 2019an Oriol Floresekin batera sortutako proiektu musikala. Amaitzeko, Etxepe igoko da oholtzara 22:00etan, Gipuzkoako lau kidek osatutako taldea. Eli Maidagan, Markel Mendizabal, Oihan Uribarren ahotsetan eta Andoni Uriarte produkzioan. Hainbat estilo ezberdin erabiltzen dituzte, Trapetik hasita rock, euskal musika…
Ekainaren 2ko kontzertuak
Jai-egunean ere hainbat kontzertu izango ditugu Ordizian.
15:30etan Goxuan’Saltsa igoko da Plaza Nagusiko oholtzara, 2020ko urtarrilean Iruñean jaio zen talde kolonbiar-nafarra, kulturen arteko lotura berriak garatuz, saltsa eta euskarazko musika latindarra bultzatuz. 17:30etan, ordea, Dupla taldearen txanda izango da. Dupla Aguraingo bi lagun dira, landa-ingurunetik musika urbano-aglomeratua sortzen dute. Taldearen proposamenaren barruan elektronika, rocka eta dantza daude.
Jai egunean, ordea, ekintza ibiltari ugari egongo dira Ordiziako kaleak girotzen: Reperkusión feminista batukada, Ordiziako musika eskolako banda erraldoiekin batera eta Ordiziako txistulariak Urdaneta eta Amets bide dantza taldeekin batera, besteak beste.