Gipuzkoako eskola publikoetako 2.000 ikasle inguruk “Pantomima” haurrentzako ikuskizunaz gozatu dute egunotan Miramonen

2024-01-31

Gipuzkoa osoko 3 eskola publikotako 3-6 urteko ikasleak Miramonera joan dira urtarrilaren 17tik 26ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela heziketa-zikloko “Pantomima” produkzioa ikustera.

Testurik gabeko kontzertua zen, baina musika-elementuak eta joko sinboliko eta ludikoak zituen. Pantomima horretan, musikak publikoari eta musikei interakzioan aritzeko aukera ematen die, antzerki-inprobisazioen bidez.

Azpeitiko Karmelo Etxegarai eta Zarauzko Orokieta eskola izan dira kontzertura joan diren lehenak urtarrilaren 17an, lehen egunean, hain zuzen ere. Horien atzetik joan dira: Zestoa, Astigarraga eta Altzoko herri eskolak, Amasorrain (Donostia), Mendaro ikastola, Orio herri eskola, Alkartasuna Lizeoa (Beasain), Bizarain ikastola (Errenteria), Elatzeta (Irun), Lizartzako herri eskola, Lardizabal (Aia), Alkizako herri eskola, Balantzetegi (Gabiria), Olaberria eta Zeraingo herri eskola, Amara Berri (Donostia), Berrobiko herri eskola, Aiete eskola (Donostia), Sasoeta-Zumaburu (Lasarte), Joxemiel Barandiaran (Ataun), Astigarragako herri eskola, Aitxuri (Zegama), Txirrita (Ereñozu), Jakintza (Donostia), Luzaro (Deba) Intxaurrondo ikastola (Donostia), Altza (Donostia), Basakaitz (Aizarnazabal), Txalburu (Abaltzisketa), Xabier Munibe (Azkoitia) eta Aita Iparragirre (Idiazabal).