50/50 proiektuak Oarsoaldeko lau eskola publiko saritu ditu
2019-10-31
50/50 proiektua efizientzia energetikoarekin erlazionatuta eta eskualdeko energia planagatik aurreikusitako sentsibilizazio ekintzetan kokatua dago. Karmengo Ama Herri Ikastetxean, Elizalde Herri Eskolan, Lezo Herri Eskolan eta Cristobal Gamon Ikastetxean burutu izan da eta ikasturtean zehar aurreztutako %50a ikastetxeari itzultzean oinarri izan du, ikastetxe bakoitzak zertan gastatu nahi duen erabakiz. Beste %50a, eskualdeko Udaletxeei luzatu eta hauek ikastetxeetan bertan aurrezpen hobekuntza eta efizientzia energetikoari eskainiko diote.
Ikasturtean zehar, ikastetxeak berak izan dira, ohitura aldaketen bitartez beren kontsumoa hobetzeko jarduera eta ekintzak martxan jarri dituztenak, talde energetiko bat sortuz. Talde energetiko hauetan hezkuntza komunitate osoa ordezkatua dago: ikasleria, irakasleria, garbiketa eta jangela taldea, atezaintza eta familiak.
Zentroen jarduerek udaletxeentzat aurreztea eragin dute; Pasaiako Karmengo Ama Herri Ikastetxearen kasuan 3.721,6 eurokoa, Errenteriako Cristobal Gamon Ikastetxeagatik 7.443 eurokoa, Lezoko Herri Eskolarengatik 4.317,10 eurokoa eta Oiartzungo Elizalde Herri Eskolarengatik 3.062,3 eurokoa.
Baina garrantzitsuena ez da Proiektuak aurrezte ekonomiko eta CO2 emisioen murrizketarako duen potentziala, baizik eta izandako bizipen pedagogikoa, baliabideen erabilpen arrazionala egitearen derrigortasuna premiazko moduan gero eta gehiago ulertzearen beharra duen mundu batean.