500 ikaslek ingurumenaren iraunkortasunean sakondu dute Eraiken LHIIn
2020-01-13
Gasteizko bigarren hezkuntzako 500 ikasle inguru energiaren erabilera eraginkorra eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldeko abantailak hausnartu dituzte Eraiken LHIIneko ingurumen-ikasgeletan. Eraiken erreferentziazko zentroa da, energiaren ikuspegitik eraikuntza eraginkorra egiteko neurriak prestatu eta aplikatzeko.
“Eraginkortasun energetikoa: ZERO kontsumoaren bila etxean” izeneko jarduera hau Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren( CEA), Gasteizko Udalaren, Galemys eta Eraiken LHIIaren arteko elkarlanaren emaitza da.
Urtarrilaren 28ra arte, Gasteizko bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxeetako 500 ikasle inguru energia kontsumoari buruzko eraikin enblematikoenak ezagutuko dituzte, hala nola, Zero Eraikina eta Domo Eraikina, Ikaslan sarearen barruan dagoen Lanbide Heziketako zentro publikoaren instalazioetan.
Halaber, ikasleek tenperatura-ihesei edo argiztapen eraginkorrari buruzko esperimentuak egingo dituzte, datuak hartuta edo benetako arazoei irtenbide berriak bilatzeko. Hitzaldi horietan, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko ohiturak sustatuko dira, eta etxebizitzen edo ikastetxeen energia-beharrak modu iraunkorrean asetzeko moduak ezagutuko dituzte.
Gazteek energia aurrezteari eta eraginkortasunez erabiltzeari buruzko kontzientziazioa eta ingurumenaren aldeko konpromisoa ezinbestekoa da hiri-iraunkortasunaren kultura sustatzeko.