600 ikaslek hartu dute parte “Emazu eskua” proiektuan

2019-05-26

600 ikaslek parte hartu dute parte aurten mugaz-gaineko eskolen arteko trukaketak bultzatzen dituen “Emazu Eskua” proiektuan.

IKAS-BIk eta EHIGEk mugaz-gaindiko eskolen arteko trukaketa pedagogikoak babesteko eta bultzatzeko sortu zen «Emazu eskua». Programa hau, eskoletako, lizeoetako eta ikastetxeetako ikasleen arteko topaketa egitean oinarritzen da, komunikaziorako lana tresna amankomun baten bidez: euskara.

Aurten 10 trukaketa antolatu ditugu: zazpi lehen eta haur hezkuntzan eta hiru bigarren hezkuntzan eta orotara 600 ikasle elebidunek parte hartu dute. Guztira hamaika ateraldi edo egonaldi egin dira (garraioa edota bisitak elkarteak ditu ordaindu). Horretaz gain, lehen eTwinning proiektua egin da euskaraz. Aplikazio honek eskoletako plataforma numerikoen trukaketak errezten ditu eta aplikazio eta teknologia berriak erabiltzeko parada ematen du.

Proiektu honen helburuak Ipar eta Hegoaldeko ikasle eta irakasleen arteko harremanak sakontzea, euskararen erabilera sustatzea (ahozkoan eta idatzian) eta Euskal Herria ezagutzea dira, besteak beste.

Aurtengo proiektuak

Hauek izan dira aurten “Emazu eskua” proiektuaren bitartez aurrera eramandako esperientziak:

  • RAVEL (Donibane Lohitzune) – URBI (Basauri, Bizkaia) ikastetxeak: lehen e-Twinning proiektua euskaraz (VOKIrekin aurkezpenak, gida turistikoa eta Abbadiaren sekretua liburuaren lantzea).
  • LA CITADELLE (Donibane Garazi)- Lekaroz Institutua (Nafarroa) ikastetxeak: euskal dantzen ezagutza eta lantzea eta kontzertu baten antolaketa
  • A.CAMUS (Baiona) – URDAZUBI (Urdax, Nafarroa) ikastetxeak: gutunezko harremanak – bertsoak
  • JEAN MOULIN (Baiona) – URDAZUBI (Zugarramurdi) eskolak: aurkezpen gutunak eta argazkien trukaketa
  • JULES FERRY AMAESKOLA (Baiona) – ZUGARRAMURDI eskolak: marrazki + ekologia/natura gaien inguruko eskulanen trukaketa
  • ARBONAKO eskola – SAN MILLAN (Zizurkil) eskola: aurkezpen gutunen eta argazkien trukaketa
  • JULES FERRY ELEM (Baiona) – BASAKAITZ (Aizarnazabal, Gipuzkoa) eskolak: aurkezpen gutunen eta- argazkien trukaketa
  • URDAZURI (Donibane Lohitzune) – ARROA (Zestoa, Gipuzkoa) eskolak: trukaketak ekologia gaiaren inguruan
  • SENPEREKO ESKOLA – LAUSETA (Laukiz, Bizkaia) eskolak: hiru aurkezpen gutunen trukaketa
  • HELETAKO eskola – ARANTZA (Nafarroa) eskolak: gutun trukaketak