Haur eta nerabeen hezkuntza zenbaitetan ez da batere erraza eta askotan, gurasoak eta helduak orokorrean, seme-alabek izan ditzaketen jokabide ezegoki eta jarrera kudeaketaren aurrean desorientatuak senti daitezke.

Hau dela eta, gurasoek bereziki, bere oinarrizko funtzioa delako eta, haurtzaro zein nerabezaroarekin erlazionatutako heldu guztiek ezagutu beharko dute, heziketa asertiboaren estiloa, haziera zehatz eta positiboen pautak, harreman osasuntsuen trebezien eskuratze eta transmisioa.

Seme-alaben eta hauen gurasoen arteko harremana erregulatzen duen haziera eredua, harreman modu eta famili heziketa eredu berrien etorrerarengatik eraldatzen ari da. Eraldatze hau, autoritate inguruko kontuetan nabarmenagoa da; hain zuzen ere, haurtzaro zein nerabezaroko edozein esparruetan arauak, mugak eta diziplina ezartzea beti ez delako samurra izaten.

Ezinbestekotzat hartzen dugu, harreman positibo, diziplina induktiboa, heziketa emozionala, teknologien erabilera, etab. bezalako kontzeptuak familia eta hezkuntza esparruan barneratu eta indartzea.

 

Modu honetan, guraso gaitasunen garapenerako trebetasunen formazioa funtsezko helburutzat du BAIKARAk, familia eta eskola testuinguruan seme-alaben garapen osasuntsu eta orekaturako beharrezko baliabide eta gaitasunez hornitzea estrategia gisa izanik.

Programa hau, bereziki 2 eta 16 urte bitarteko ama, aita eta tutore legalei zuzendurikoa da. Saioak ikasturteko urria-maiatza bitartean gauzatuko dira, datak eta saio kopurua IGE-Ikastetxe-Erakundearen eta BAIKARAren artean zehaztuz. Saioak eskola esparruko ama-aita-tutore legal edota hezitzaileentzat (irakasleria, jangelako eta eskolaz kanpoko ekintzen begiraleak)  programatuko dira, gai zehatz baten edo parte-hartzaileei kezkatutako zailtasun baten kudeaketarako trebetasunen eta gaitasunen eskuratze edota hobetzerako.

Ildo beretik eta eskaerak programatutako eskaintza gaindituko balu, ondorengo lehentasun-eskala ezartzen da:

  1. IGE-Ikastetxe edo komunitate eragileengandik (Udalak…) eskatutako ama-aita-tutore legalentzako programa edota saioak.
  2. Guraso edota ikasleriarekin formazio programak burutzen ditugun ikastetxeen ama-aita-tutore legal eta beste hezitzaileak (irakasleria, jangelako eta eskolaz kanpoko ekintzen begiraleak).

2023-2024 GURASO ESKOLAK Donostia

2023-2024 GURASO ESKOLAK Gipuzkoa