Teknologia berriak eta sare sozialen inguruko familientzako formakuntza saioa Bizkotxalde eskolan (Basauri)
2019-10-14
“La Escarabillera” IGEa eta BIGE Gurasoen Elkartea teknologia berrien erabilpenaren inguruko formazio saio batera gonbitea luzatzeko.
Azkenaldian gure etxeetan gatazka gehien eragiten duen arazoa da gure seme-alabek teknologia berriak nola erabiltzen duten. Hori dela eta, denboraren kudeaketa eta gure seme-alabek erreminta hauek nola erabiltzen duten aztertuko dugu, gai honekin zerikusika duten arau eta mugak ezartzeko xedez.
IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak), online bideojoko eta gurasoentzat ezezagunak diren beste aisialdi ereduak, geratzeko etorri dira eta gure erronka hauen erabileraren kudeaketari ekitea da. Zeregin zail honi aurre egiteko ezinbestekoa da gure errealitatearen paradigma aldatzea.
Hitzaldi bat antolatu dugu Jorge Madariaga psikologoaren eskutik.
Hitzaldi hau praktikoa izango da, gehien interesatzen zaizkizuen puntuak jorratuko dira eta familiei aholkuak emango zaie. Saio hauek eskola eta institutu askotan egiten dira eta bai familiek bai irakasleek oso ondo balioesten dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.
Eskaintza oso interesgarria delakoan, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.