Bi urteko ikasleak barne hartuko ditu eskola-garraio dekretu berriak

2019-12-09

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzko dekretua berria argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Bi nobedade garrantzitsu ditu:

  • Bi urteko ikasleak barne hartuko ditu dekretu berriak (orain arte arauditik kanpo zeuden).
  • Barne hartuko ditu ere Oinarrizko Lanbide Heziketak ikaslea

Pozik hartu dugu aspalditik aldarrikatu izan dugun 2 urteko ikasleen garraioa arautzea, ezinbestekoa baita ikasle hauen eskolarizazio-eskubidea bermatzeko ikastetxe publikoetan.
Hemen irakurri dezakezue testu osoa.