2019ko Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako dirulaguntza
2019-12-10
Hezkuntza sailburuaren 2019ko martxoaren 27ko Aginduaren bidez deitutako IGEentzako dirulaguntza deialdiaren ebazpena atera da.
Kontuan izateko:
- Justifikazio aurkezteko epea 2019ko abenduaren 20an bukatzen da.
- “Nire Karpeta”-ren bidez espedientean sartu eta dirulaguntza onartu.
- Emandako dirulaguntza baino ez da justifikatu behar.
- Fakturak aurkezteko orduan %50 baino gehiagoko gastua formazioan izan behar da.
- Fakturak PDF moduan bidali behar dira, ordainketaren agiriarekin batera.
- Bidali aurretik, bidali ahal diguzue dokumentazioa, zuzena dela egiaztatzeko.
Hauek dira bete beharreko pausuak:
1.- Sartu lotura honetan eta Justifikazio atalean klikatu, gero +dokumentazioan, bertan Gastuen justifikazio deskargatu, bete eta gorde.
2.-Justifikatzeko fakturak eta ordainagiriak PDF moduan gorde.
3.- “Nire Karpetan” sartu eta jarraitu tramitazioarekin.
2019ko dirulaguntzaren EBAZPENA
Zalantzak izanez gero jarri zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.