Familiek hezkuntzan duten parte-hartzeari buruzko sentsibilizazio-jardunaldiak
2020-02-04
Euskadiko Eskola Kontseiluak, irakaskuntza publikoko eta itunpeko gurasoen federazioekin lankidetzan, familiek hezkuntzan duten parte-hartzeari buruzko sentsibilizazio-jardunaldi batzuk egingo ditu, Gasteizen otsailaren 8an, Bilbon otsailaren 11n eta Donostian martxoaren 3an.
Familiek ikastetxeetan duten parte-hartzea gero eta txikiagoa da. Zeintzuk dira arrazoiak? Zer ondorio ditu ikastetxeetarako, ikasleentzat eta familientzat? Nola parte har dezakegu gure seme-alaben ikaskuntza-prozesuan? Aldaketa handiko eta garrantzitsuko uneetan gaude; nola har dezakegu parte horietan? Galdera hauei erantzuna bilatzea izango da jardunaldien helburua. Izan ere, Eskola Kontseiluak 2018-2020 urteko Planaren barruan helburu gisa planteatu zuen gizarte-eragile guztien parte-hartzea handitzea.
Ikusi hemen jardunaldien diptikoak (lekua, ordutegia, helbidea, izena emateko datuak), jardunaldiaren aurkezpen labur bat eta bakoitzean parte hartuko duten hizlarien aurkezpen bat ere:
- Gasteiz: otsailak 8, Europa Biltzar Jauregian. Gasteizko egitaraua.
- Bilbo: otsailak 11, Euskadiko Artxibo Historikoan. Bilboko egitaraua.
- Donosti: martxoak 3, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, II eraikina. Donostiako egitaraua.