Haizeder eskolak bere 10. urteurrena ospatu du

2020-02-10

Natxituako Haizeder eskolaren 10. Urteurrena ospatu zen otsailaren 1ean. Eguna aurreikusitakoaren arabera joan zen. Eguraldiak lagundu egin zuen, eta asko izan ziren bertara hurbildu zirenak. Familia argazkia, oroigarriak eta esker onak eman ziren. Hiru udalerrietako alkateek ere parte hartu zuten, eta eskola publiko, hurbil eta kalitatezkoaren aldeko apustua egin zutela adierazi zuten. Bazkari herrikoia, tailerrak, koltxonetak, dantzak, txokolatea eta giro ona ere egon zen.

Zentroan hamabi urte bete arte zabaltzeaz ere hitz egin zuten modu ez ofizialean. Oraindik ez dago ezer ofizialik, handitze hori egin ahal izateko izapide burokratikoak eta eraikuntzakoak geratzen dira, baina Hezkuntza Sailak dagoeneko eman du bere prestasuna inguruko gurasoen eta udalen proposamena onartzeko.