EHIGEk presidente berria du

2020-02-11

Presidente berria daukagu. Ospatu berri dugun Asanbladan Berango-Merana eskola publikoko aita den Arkaitz Aburtok hartu dio erreleboa Ana Puenteri. Berari dagokio EHIGEren ordezkaritza datozen bi urteetan baita erronkez betetako ardura, benetan.

Federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da EHIGE. Baikara, BIGE, Denon Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikiak eta Ikas-bi federazioek osatzen dute.

Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du EHIGEk.