Soraluze BHI bokazio teknologiko-zientifikoak sustatzen dira

2020-02-18

Elhuyarrek, Soraluzeko Udalarekin batera, gazteen artean teknologiarako eta zientziarako bokazioak sustatzea helburu duen Bizilabe iniziatiba abiarazi du Soraluze BHI institutuan.

Honen harira, pasa den otsailaren 13an, herriko hainbat merkataritza gunek #ErakusleihoakO11/# Escaparates11F iniziatibari jarraiki, euren erakusleihoak emakume zientzialari bati eskaini nahi izan zizkioten, Soraluze BHI institutuko ikasleak bertaratzeko arrazoi izan zena. Erakusleihootan, denda bakoitzarekin lotutako emakume zientzialariaren ikerkuntza izan zuten abiapuntu, honen inguruan esperimentu desberdinak aurrera eraman eta bertaratutako bezeroei azaldu zitzaizkiela.

Hemendik aurrera eta ekaina bitartean, Soraluze BHIko DBHko 1. eta 2. mailako gazteek, proiektu zientifiko eta teknologikoak institutuan bertan garatuko dituzte, ostegunero 15:00etatik 16:30era.

Bizilabe prestakuntza-zentroen sarea da, gazteek ikerketa eta teknologia proiektuetan parte har dezaten, Elhuyar Fundazioaren ekimenez. Inguruko beste udalerri batzuk ere, Elgoibar eta Ermua esaterako, Bizilaben daude.

Bizilabeko saioetan, Soraluzeko gazteek STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) modu ludiko eta dibertigarrian jorratuko dituzte. Esperimentuak eta diziplina edukiak desberdinetako proiektu txikiak egiteaz gain, proiektu zientifiko eta teknologiko bat garatuko dute. Lehen asteetan jasotako edukien aniztasuna baliagarria izango da zer gustatzen zaien jakiteko eta proiektuaren gaia aukeratzeko. Horrela, talde txikietan proiektu oso bat garatuko dute, horretarako jarraitu beharreko urratsak ezagutuz. Gainera, bide honetan zehar, Debabarreneko STEM profesionalak ezagutzeko aukera izango dute.

Ikasgelatik kanpo, garatuko diren proiektuak udalerrian bertan erakutsiko dituzte, horretarako antolatuko den azokan.

Era berean, udalerriko senideekin, lagunekin eta auzokideekin batera ekimenak sortuko dira, hala nola, gyinkanak, jaialdiak, etab.