Fleming herri eskola “First Lego League Euskadi” topaketen finalean
2020-02-21
Aurtengo ikasturtean, Fleming Herri Eskolan STEAM proiektuaren aldeko apustua egiten ari dira. Proiektu honek bere gain hartzen ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematiken lanketa. Hau guztia, modu dibertigarrian egiteko First Lego deritzonean barneratzea aukera bikaina iruditu zitzaien eta eskola komunitate guztiaren inplikazioarekin horretan ari dira buru-belarri.
Ilusioz ekin zioten proiektu berri honi eta ilusio horrek ikasturte hasieran First Lego League topaketan parte hartzera bultzatu zituen. Denbora tarte honetan, bere proiektua prestatzen aritu dira; talde lana, inklusioa, sormena, konpromisoa eta berrikuntza baloreak bultzatuz.
Lau hilabete hauetako lanaren emaitza aurkezteko aukera izan zuten otsailaren 8an, hiru taldeetan, hiru proiektu eder, hauek jendaurrean aurkezteko gaitasuna soberan dutela erakutsiz.