Arte eta Giza Eskubideen lehiaketako lan irabazlearen on-line aukeraketa

2020-03-09

Apirilaren 1ean amaituko da Donostiako Udalak urtero antolatzen duen Arte eta Giza Eskubideen 16. edizioko lehiaketan on-line bozka emateko epea Lehiaketa honetan 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek hartuko dute parte.

Edizio  honetan, pertsona orok joan eta etorri askerako eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzeko duen eskubideari buruz hausnartu da (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 13.artikulua).Partehartzaileek gaia jorratzeko izan duten modua oso sakona izan da, bai esperientzia hau bizi izan dutenengandik baita hauen azalean jartzen jakin dutenengandik ere.

Epea: Martxoaren 2tik apirilaren 1era.

Non: www.donostia.eus/gizaeskubideak webgunean. lurraldean bizilekua aukeratzeko duen eskubidea (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 13.artikulua)

Zenbat lan aukeratu daitezke? Kategoria eta modalitate bakoitzeko bat. Kategoriak adinaren arabera daude sailkatuta: 6-8, 9-12, 13-15 eta 16-18. Bi modalitate daude, bakarka eta taldeka.

Margolanak aukeratzeko epea amaituta, irabazleen zerrenda webgune honetan argitaratuko da, eta parte hartu duten ikastetxe, arte akademia, Haurtxoko, Gazteleku eta abar zuzenean emango zaie horren berri.

Parte hartzeko jarraibideak:

  1. Klik egin aukeratzeko: “Margolanak aukeratu
  2. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
  3. Minutu gutxiren buruan mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azaltzen zaizun esteka sakatzen duzunean kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” botoia sakatuta.

* Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.