Gasteizko Aldaialde eskola eraikin berriaren zain

2020-03-10

Aldaialde Eskola ireki zenetik eraikin berria eskatzen ari dira. 4 urte daramatzate behin behineko lurzoruan, eta gutxienez kurtso hau eta beste 2 emango dituzte bertan. Eskolan urtero familia berriak sartzen ari dira, baina behin behineko lurzoru honek ezin ditu Hezkuntza proiektuak beharrezkoak dituen ezaugarriak ase.

Besteak beste, oinarrizko arazoak dituzte: espazio falta, itoginak, hustuketa planaren ez betetzea eta barrakoietan egotearen eragozpenak. Zabalgana auzoak biztanleria gehien dituzten Gasteizko auzoen artean bigarrena da. Jadanik, auzoak oinarrizko zerbitzuekin horniturik egon beharko luke, garai bateko Hirigintza Planifikazioak beteta egon beharko lirateke. Auzoak Aldaialde Eskolaren eraikin berriaren premia dauka.

Azkenengo hilabetetan, Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, eta Udala eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten talde politiko guztiekin bildu izan dire euren egoerari aurre egiteko. Jasotako erantzuna orokorrean ez da batere onuragarria izan. Eraikitzeko balio ez duen lizentzia baldintzatu bat ez ezik, haien hitz huts eta aitzakiak ere jaso dituzte. Aldaialde eskolaren eraikuntza trenaren lurperatze proiektuari baldintzatzea ez dauka zentzurik; baina aitzakia burutuko ez den lurperatze proiektu bat denean, horrek administrazioak Euskal Eskola Publikoa garatu eta bultzatzeko duen jarrera kezkagarria agerian usten du. Hezkuntza lehentasun bat ez den bitartean, halakoak gertatzen jarraituko dira, arestiko Mariturri eta Errekabarri Eskola kasuekin bezala.

Egoera honen aurrean, haserre eta minduta daude Aldaialde ikastetxeko familiak. Izugarrizko ezintasuna sentitzen dute Gasteizko auzo berriak Eskola Publikoz hornitzeko erantzukizun ezaren aurrean. Amorruak jota daude, diru publikoaren xahuketa ikusita. Nazkaturik, Eskola Publikoa bultzatzeko jokabidearekin.

Etorkizun zalantzagarri honen zerumugan, orain 2 faseetan eraikitzeko aukera gauzatzea posiblea dela ematen du. Horretarako bai Gasteizko Udalak eta bai Eusko Jaurlaritzak beraien benetako borondatea eskaini behar dute, eta hauteskundeak gertu ditugula ikusita, borondate hori beteko ez diren promesaz kutsaturik dagoela pentsatzen hasiak gara.

Hala ere euren eskubideak aldarrikatzen jarraituko dute: asteazkenero Hezkuntza Ordezkaritza aurrean egongo dira. Ibilgailu karabanak antolatu dituzte euren leloak kaleratzeko. Auzoa eta hiria familien oihartzunez girotutako kale-jirak egingo dituzte. Beharrezkoa den guztia egingo dutela adierazi dute Aldaialde Eskola eta Eskola Publikoen etorkizuna bermatu eta garatzeko.