Ikasleak geletara itzultzen hasi dira Iparralden
2020-05-12
Iparraldeko eskoletan tarteka eta eskualdeka irekitzen hasi dituzte ikasgelak, gehienez hamabost ikasle batuta ikasgela bakoitzean. Ama eskoletako eta lehen mailako ikasleak izango dira lehenak ateak zabaltzen, maiatzaren 12an. Protoko sanitarioaren baldintzak ahal bezain ongi betetzeko, eskola bakaitzak bere antolaketa ukanen du.
Kolegioko seigarren eta bosgarren mailakoak izango dira hurrengoak geletara itzultzen eta ekainean kolegioko beste mailak eta Lizeoetako ikasleak bueltatuko dira, osasun egoerak baimentzen badu.
Gelara bueltatzea ez da derrigorrezkoa izango. Ikasleak eta irakasleak klasera bueltatzea edo ez erabaki dezakete. Eskolara itzultzen ez diren haurrak etxetik lan egin ahalko dute, orain arte egin den moduan irakasleek jarraipen pedagogikoa bermatuko dute.
Euskararen erabilera
Ikas-bik duen kexka nagusietako bat euskararen irakaskuntza da. Izan ere, ikasleak azken bi hilabeteetan euskerarekiko izandako harremana oso txikia izan da. Hori dela eta, Departamenduko Akademiako zuzendariari gutun bat idatzi diote, kezka hori azaltzeko eta jakiteko neurri berezi batzuk hartuko ote diren irakaskuntza elebiduna bermatzeko.