Uribe Kostako online elikadura-eskola

2020-05-22

Bidezko Elikadurak BIGE Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatzen duen elikadura-eskolako saioak online eskainiko dira maiatzaren 27an eta apirilaren 3an, bereziko Uribe Kostako familiei zuzendua.

Nola jan dezakegu hobeto eta osasuntsuago? Izango da lehenengo saioa eta honen helburua familiei orientabide batzuk ematea izango da, familia-eremuan elikadura hobetzeko. Nutrizioan aditua den pertsona batek erantzungo ditu gure seme-alaben elikadurari buruz sortzen diren galdera eta zalantza guztiak.

Bigarren saioak zer jaten dute gure seme-alabek eskolako jantokian? izena du, eta bere helburua orientabide praktikoak ematea izango da, ikastetxez ikastetxe eskola-jantokia hobetzeko urratsak emateko.

Saioetan izena eman ahal izateko bete galdetegi hau eta zalantzak izatekotan idatzi goxogoxuouk@gmail.com helbidera.

Elikadura eskola Bidezko Elikadurak antolatzen du BIGE Gurasoen elkartearen laguntzarekin.