Eskola Txikien planifikazioaren proposamena 2020-2021 ikasturterako
2020-06-30
Eskola Txikien sareak 2020-2021 ikasturterako plangintza-proposamena egin du. Plangintzak hainbat eszenatokitarako proposamenak biltzen ditu, bai eta gogoetak, diagnostikoa, uneko erronkak, eszenatokiak, ideiak eta kontuan hartzeko proposamenak ere. Hemen kontsulta dezakezue Eskola Txikien proposamena.
2020-2021 ikasturtearen ziurgabetasuna dela eta, ikasturtea ohiko normaltasunera ahalik eta gehien hurbiltzea da proposamenaren helburua, ikasleak eskoletan egoteko eta eskola presentzialak eskaintzen duen aukera eta garapen bidea aprobetxatzeko.
Baina, errealitate berri honek arduraz jokatzeko konpromisoa eskatzen du, alde batetik, betetzen dugun hezkuntzarako eskubidea ahalik eta modurik probetxugarrienean eta pedagogikoki aberatsenean betetzeko, eta beste aldetik, segurtasun neurriak betetzeko eta kutsatze arriskua ahalik eta gutxienera jaisteko. Bi ardatz horiek, beraz, garrantzitsuak izango dira datorren ikasturterako prestakuntza, planifikazioa eta antolaketa egiterako orduan, proposamen pedagogiko on eta probetxugarri bat pentsatzea eta segurtasun neurriak ondo pentsatzea, hain zuzen ere.