Euskara mailari buruzko datuak oso kezkagarriak dira

2020-10-07

Euskadiko Eskola Kontseiluaren azken txostenak EAEko ikasleen euskara mailari buruz jasotzen dituen datuak oso kezkagarriak dira:

  • Azken ebaluazio diagnostikoaren datuen arabera, lehen hezkuntzako ikasleen % 37k eta bigarren hezkuntzako ikasleen % 46k euskara maila baxua dute.
  • D ereduko ikasleen irakurmen gaitasuna ez da nahikoa ikasle horien zati handi batean.
  • Ikaskuntza-prozesu osoa euskaraz egiten duten bi sareetako eta bi etapetako D ereduko ikasleen ehuneko handi batek euskara-maila baxua du. Hori ikasleen profila aldatu delako gerta daiteke.

Egoera horri aurre egiteko, EEKak honako hau proposatzen du: irakurketa eta irakurketa-planei buruzko lana areagotzea, curriculuma berrikustea, arlo eta ikasgai desberdinen arteko lankidetza areagotzea, D ereduari buruzko azterketa sakona egitea, hizkuntzak sistematikoki ebaluatzea eta euskarazko komunikazio-gaitasuna areagotzea.

EAEko sare publikoko ikasleen % 90ak D ereduan ikasten du, eta horrek esan nahi du eredu horrek lehen A eta B ereduetan zeuden ikasleen aniztasun eta tipologia guztia jasotzen duela. Horretarako, irakaskuntza eta ikaskuntza-metodologiak sakon berrikusi behar dira, eraginkorrak diren egiaztatzeko.

Guraso-elkarteetatik ikastetxeekin lankidetzan jardun dezakegu eskolaz kanpoko jardueren esparruan, ikasgelako zurruntasunik gabe euskararen erabilera sustatzeko ingurune pribilegiatua eskaintzen baitute.

Halaber, hizkuntzen ikaskuntza-esparru berri baten aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, egungo hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta gizarte- eta kultura-kohesioa bultzatuko duena.

Deskargatu Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena PDF formatuan.