Hernani BHIko ikasleek Filosofia Olinpiadetako sariak jaso dituzte
2020-10-14
Hernani BHI-ko DBH 3. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleek parte hartu zuten bideogintza, argazkilaritza, dilema eta disertazio modalitateetan. Modalitate guztietan lortu zenuten finalistaren bat sartzea, baina sari aipagarrienak aipatzearren, bideogintzan bigarren saria lortu zuten: Garazi Urdangarinek, Manex Zabaletak eta Maider Zugastik. Bigarren saria lortu zuen, halaber, Iker Arratibelek disertazioaren modalitatean. Eta azkenik, Laia Etxandik lortu zuen dilema modalitateko lehen postua.