OOG 2020 hauteskundeak
2020-10-21
Bi urtean behin egiten den bezala, OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira. Hemen duzue ikasturte honetako araudia.
Zuen lanean laguntzeko, informazio-kanpaina bat egin dugu, honako hauek biltzen dituena:
- Eskuorri bat zuen ikastetxeko familientzat.
- Guraso-elkarteentzako gomendioak, prozesuan aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu eta.
- Informazio kartela.
OOGak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organoak dira. Bertan hartzen dira  ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak. Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko. Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.
Guraso Elkarteek federazioen eta konfederazioaren laguntza eta aholkularitza duzue, zuen ikastetxeetan eraginkortasunez parte har dezazuen.
Â
Gogoratu beharreko datak:
* Urriaren 27a: Guraso Elkarteak Ordezkaritza Organo Goreneko ordezkaria izendatu behar du.
* Urriaren 27tik azaroaren 9ra: hautagaitzen aurkezpena.
* Azaroak 25-27: hauteskundeak.
* Abenduak 11-17: OOG berriaren eraketa.