Ordiziako Oianguren BHIk kalitateko zigilu europarra lortu du eTwinning proiektuarekin

2020-11-10

Listen to my radio: Breaking news! eTwinning proiektuari esker, Oianguren BHIk Kalitatezko europar zigilua lortu du. Proiektu horren helburu nagusia podcastak ekoiztea eta lankidetza bultzatzea izan da. Norabide horretan, lehenengo urratsak Oiangurengo ikasleenak izan baziren ere, ondoren lan talde horiek internazionalizatu eta, horren ondorioz, emaitza aipagarria, eta are txalogarria ere, izan zen: hobekuntza nabarmena bai konpetentzia digitalarena, bai ingelesarena.

Proiektuan, ibilbidean zehar bi podcast ekoiztu zituzten. Batetik, oso gai korapilatsu bat jorratu zuten, “Gure ikasleek ez dute irakurtzen,Egia ala gezurra?” lelopean. Hain zuzen, euren irakurketa ohiturak aztertu zituzten.

Eta bestetik, errealitatearen aitzinean jarri eta aurrez aurre begiratu diote. 2015ean, 193 herrialdek 2030 Agenda delakoa onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean, eta gure ikasleek, beste zenbait herrialdetakoekin batera (Finlandia, Alemania, Italia,Turkia eta Greziako ikasleekin batera), helburu horiek aztertu eta landu dituzte; finean, gure herrietan egitasmo hori nola hobetu dezakegun pentsatzen aritu dira. Ondoren, gogoeta horiek podcast batean bildu dituzte. Aldaketaren protagonistak bihurtuko ote dira? Ikusteko dago!

Egin Klik beheko loturan, eta gozatu saritutako podcastarekin!!!!

https://oiangurengoahotsak.blogspot.com/search/label/eTwinning