50/50 proiektuak Oarsoaldeko 6 ikastetxe saritu ditu eraginkortasun energetikoari laguntzeagatik
2020-11-17
50/50 txekeak eman zaizkie, berriz ere, ikasturte honetan eraginkortasun energetikoari buruzko proiektu honetan parte hartu duten Oarsoaldeko 6 ikastetxe publikoei. Proiektu hori eskualdeko energia-planean aurreikusitako sentsibilizazio-jardueren barruan dago. Sarien banaketa, bizi dugun une delikatua dela eta, aurten ez da ospatu. Udal ordezkariek energia taldeak euren inplikazioari esker egiten ari diren lan handia azpimarratu nahi izan dute eta ikastetxeei dagozkien sariak bidali dizkiete.
Eskualde mailako proiektu hau, Oarsoaldeko lau udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) sustatu dute bigarren urtez eta ohiturak eta portaerak aldatzea eragiten du, energiaren pertzepzioa urruneko gaia izan beharrean, hobekuntzak egiteko tartea badagoela erakustarazten du.
50/50 proiektua Karmengo Ama Herri Ikastetxea, Elizalde Herri Eskola, Lezo Herri Eskola, Cristobal Gamon Ikastetxea, Bizarain eta Koldo Mitxelena ikastetxeetan egin da, eta ikasturtean zehar lortutako aurrezkiaren %50 ikastetxera itzultzean oinarritu da, ikastetxeak zertan inbertituko duen erabaki dezan. Gainerako %50a ikastetxeetan bertan energia aurrezteko eta efizientzia hobetzeko erabiltzen du eskualdeko udal bakoitzak.
Ikasturtean zehar, ikastetxeek beraiek jarri dituzte martxan, ekipo energetiko baten bidez, kontsumoa hobetzeko jarduerak eta ekintzak, ohiturak aldatuz. Ekipo energetiko horietan eskola-komunitate osoa dago ordezkatuta: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jantokia, atezainak eta familiak.
Ikastetxeetan egin dituzten ekintzek 22.058,44 euro aurreztu dizkiete udalei, eta honela banatu da aurrezkia: Pasaiako Karmengo Ama Herri Ikastetxea, 3.686,59 euro; Errenteriako Cristobal Gamon Ikastetxea, 7.011,61 euro; Errenteriako Bizarain Langaitz, 3.708,2 euro; Errenteriako Koldo Mitxelena, 314,98 euro; Lezoko Herri Eskola,1.662,9 euro eta Oiartzungo Elizalde Herri Eskola, 5.674,14 euro