Elizalde Herri Eskolak ‘Transpatioa’ proiektua aurkeztuko du

2021-01-16

Datorren ostiralean, urtarrilaren 29an, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak ‘Transpatioa’ proiektua aurkeztuko du.Goizean, gai honen gainean ikasleek eginiko arte lanak ikusteko aukera izango da, Udaleko arkupeetan; arra-tsaldean, berriz, Udal Areto Nagusian bideoak eta azalpenak eskainiko dituzte Eskolako arduradunek.

Idatzitako proiektua V. edizioan aukeratu zen. Tabakaleraren eskola-aldiriak eta 2019/2020 ikasturtean bere hezkuntza-taldearekin elkarlanean hasi zen. Jolasgarai sorpresa bat abiapuntu hartuta eta gertatutakoa behatuta, ondorio garbi bat atera zen: espazioa aldatuta ere ez zirela harremanak zertan aldatu. Beraz, hortik abiatuta marko teoriko bat egin zuen Ageda Blasco aktibistak. Marko teoriko horren inguruko dinamikak egiten aritu ziren hainbat artista ikasleekin ikasturte osoan zehar.

Iazko martxotik ekainerako etenaren ostean, espazioak ere fisikoki aldatu behar zuenez, auzolanean hasi zen irakasle talde bat. Hark hasitako lana guraso elkarteak jarraitu eta borobildu zuen. Gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan zen, erabat oinarrizkoa: elementu naturalak integratu ziren, egurrezko enborrak, hondarra, graba, iturria eta baita kontainer bat ere, bertan material ez estrukturatua biltzeko. Material efimeroz hornitu den espazioak haurrei esperimentatzeko aukera eman die eta berriro ere une hauek behatzeko aukera izandugu

Eraldaketa fisikoa txikia izan den arren, egunerokotasunean aldaketa handia eragin du. Gaur egun errotazio sistema bidez mugitzen direnez jolasgaraian, ‘transpatioa’ deritzogun guneak arrakasta handia du, batez ere eskolako txikienengan. Hasieran ez-jakintasunean material gutxi erabiltzen zuten eta denborarekin, konfiantza bereganatu ahala, materialei ete-kin eta erabilera gehiago bila-tzen joan dira. Gainera, orain sormena eta irudimena gailendu da jolas garaietan, jolasteko modu berriak asmatuz eten gabe. Espazioaren erabileran ere aldaketak egon dira, ez dago lehen zegoen indar gunerik baloiaren inguruan eta honek espazioa uzten du bakoitzak bere txokoa bilatzeko.

Elizaldeko komunitateak aurrera begira lanean jarraituko du, proiektuak bizirik iraun dezan. Bestalde, irakasleak formazio saioa egiten ari dira. Hainbat galdera erantzuten dabiltza: «zein da irakasle eta begiraleon rola patioan? Nola kudeatu jolasean sortzen diren harremanak, eta batez ere ikasleen artean sor-tzen diren gatazkak?». Izan ere, irakasleek Irizpide bateratua izatea dute helburu.