Bukatu dituzte irisgarritasuna hobetzeko lanak Karmelo Etxegaraiko Perdillegiko eraikinean

2021-03-04

Azpeitiko Udalak bukatutzat eman ditu Karmelo Etxegarai ikastolak 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zerbitzua ematen dien Perdilegi kaleko eraikinean irisgarritasun-baldintzak hobetzeko lanak.

Ikastetxearen sarrera nagusian egindako obrei dagokienez, aipatu behar da eskailera zaharrak berritu direla eta arrapala bana jarri dela: bata, oinezkoentzat ikastolan sartzeko, eta, bestea, eraikin publikoko patiora ibilgailuak errazago sartzeko. Izan ere, jaiegunetan aparkaleku gisa erabiltzen da.

Gainera, jarduera osatzeko, ikastetxearen kanpoaldean markesina bat jarri da, eskolako autobusaren erabiltzaileek eremu babestu bat izan dezaten, ibilgailua euria eta eguraldi txarra egiten duen egunetan iritsi arte.