Samaniegoko ikasleek Tolosako urteko landaketan parte hartzen dute

2021-03-09

Samaniego ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako 75 ikaslek, Goroldi taldeko adituen laguntzarekin, Larramendi auzoan, haur-parkearen inguruan egin diren zuhaitz-landaketan parte hartu dute.

Ikasle parte-hartzaileek, lore bat eraman zuten etxera, eta gainerakoek fitxa bat jasoko dute ikasgelan, zuhaitzek ematen dizkiguten onurak eta naturaz familian eta lagunen artean gozatzeko proposamenak lantzeko.

Ekimena urtero egiten da 2030eko Eskola Agendaren esparruan, udalerri iraunkorragoa sustatzeko. Herria apaindu ez ezik, landaketak helburu didaktikoa ere badu, gazteenek naturarekin duten lotura indartu eta zuhaitz, baso eta berdeguneekiko sentsibilizazioa bultzatu nahi izanik.