KOLDOSAT Koldo Mitxelena institutuko taldea CanSat txapelketan saritua

2021-03-30

CanSat proiektua bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian (lata baten neurrian) modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak diziplinarteko ikuspuntutik lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

Nafarroako eta EAEko taldeek euren proiektuak Nafarroako Zirkuitoan erakutsi zituzten joan den 2021eko martxoaren 21ean.

Txapelketa horretan Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuko KOLDOSAT taldea saritua izan zen eta uztailean Granadan ospatu behar den Estatu mailako txapelketarako sailkapena lortu zuten.