Eskola Txikien arteko hartu-eman digitalak
2021-05-04
Eskola Txikien sareak osasun egoerara moldatutako eremu digitaleko ekintzak abian jarri du, eskola txiki ezberdinen arteko hartu-emanak sustatzeko, bizi dugun egoeratik ikasi nahian.
Ikasleen arteko interakzioak sustatzeko xedez lau ekintza antolatu dituzte. Dagoeneko bi ekintza burutu egin dira. Apirilaren 23an Laukizko Eskolan Australiari buruz landu duten proiektua eta Igeldoko Eskolan izaki bizidunen inguruan landu duten proiektua aprobetxatuz, aurkezpenetan eta lehiaketan oinarrituriko lan saio bat egin zen. Apirilaren 30ean, ordea, Zizurkilgo San Millan Eskolekoek gidatutako sukaldaritza saio bat egin zen, eurek emandako jarraibideei esker, eskola ezberdinetan errezeta sukaldatzeko helburuarekin.
Hurrengo bi ostiraletan ere ekintzat izango dituzte eskola txikietan:
- Maiatzak 7: Olaberriako Eskolakoek ipuin klasikoen inguruan egin duten lanketa baten harira, egun ditugun eta istorio klasiko horiek dituzten baloreen gogoetatik abiatuta sustatutako debate bat egiten ahaleginduko dira ikasleak.
- Maiatzak 14: Ereñozuko Eskolekoen gidaritzapean, bakoitzak bere herriari loturiko aurkezpen digital bat ingelesez egiteko ahalegina egingo da.
Behin saio hauek egin ostean, eta balorazio positiboa izanez gero, aurrerago eta datozen urteetan gehiago antolatzeko asmoa du Eskola Txikien sareak.