2021eko Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako dirulaguntza

2021-06-08

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe publikoetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak arautzen dituen agindua argitaratu du. Dirulaguntza eskatzeko epea ekainaren 9tik uztailaren 9ra arte egongo da zabalik. Berrikuntza gisa eta urte honetarako soilik, prestakuntza-gastuen ehunekoa % 30era jaitsi da (deialdiaren 3.1a atala).

Jarraian, eskabidea egiteko eta eskatutako dokumentazioa egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkituko duzu:

– Gastuen aurrekontua

Ordezkaritza ematea, dagokion federazioak elkartea ordezkatu nahi badu. Kasu honetan, bidali zuen federazioari dokumentu hau gainerako eranskinekin batera.

– Beste finantziazio-iturri batzuk

Azken bi artxibo hauek link honetan deskargatu ahal izango dituzue, Dokumentazioa atalean.

 

Eskabidea egiteko, honako hauek behar dituzue:

– Identifikazio elektronikoren bat izan izenpe edo koordenatuak

– Inprimakiak bete eta ordenagailuan gorde

– Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan lau pausu jarraitu beharko dira:

  • Eskabidea bete (Aktibo egongo da ekainaren 9tik aurrera)
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  • eskabidea sinatu
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentua

Bidalketa egin ondoren hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, gorde ezazue agiri hori. Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezue.

Zalantzaren bat izatekotan jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.

Deskargatu 2021eko deialdia.