Murgiltze ereduaren aldeko elkarretaratzea deitu dute uztailaren 6an Ortzaitzen

2021-06-29

Murgiltze ereduaren aldeko elkarretaratzea deitu dute Ikas Bik, Euskal Haziak, Bigai bai elkarteak, Erakasleak eta Euskal Konfederazioak Ortzaitzen uzatilaren 6an. Antolatzaileek adierazi dutenez, “gure egoera ezagutzen ez duen instituzio baten botere aitzinaren aurrean ez dugu amore eman nahi, eta 2021ean murgiltze klaseak irekitzeak aldarrikatzen segitzen dugu. Eskola elebiduna ere, gure haurren eskola, gure hizkuntzaren iraupenaren berme izatea nahi dugu”.

1980 urteak geroz, haurrak euskaraz matrikulatu daitezke irakaskuntza elebidunean. Familien artean arrakasta handia du eskaintzak, eta gaur egun 10.000tik gora ikasle gora daude irakaskuntza elebidunean.

Ikasle kopurua handituz joan denez, emaitza pedagogikoak nola hobetu bilatu da denboran zehar. 2008tik, Euskararen erakunde publikoak euskaraz egiten zen klase denbora areagotzea gomendatu zuen. Ondotik, gero eta haurreskola gehiago sartu dira murgiltze ereduan. Sare publikoari dagokionean, 20 ikastetxek eskaintzen dute jada murgiltze eredua (100 ikastetxetan eskaintzen da eredu elebiduna).

Datorren ikasturteko 3 eskola publiko eskatzen dute murgiltzea ama-eskolan : Arrosa-Ortzaize, Idauze-Mendi eta Larraine. Irakasleek zein gurasoek goraipatzen dute haurren murgiltze goiztiar hori euskaran. Nahiz eta ebaluaketa guztiek emaitza bikainak erakutsi duten, frantsesarentzat inongo kalterik gabe, Hezkunde nazionalak ez du murgiltze klase berririk onartu 2019tik geroz.

2021ko apirilean Molac legeak murgiltze eredua gehiengo zabal batez onetsi ondotik, konstituzio kontseiluak murgiltze ereduak konstituzioaren 2. artikuluarekin ez zuela bat egiten erabaki du.

“Bitartean, lurralde honetan alde batera utz ezin dezakegun errealitate bat dugu: ia gurasoen % 90 dago murgiltzearen alde dago, irakaskuntza eraginkor baten bidez euskara berpizteko urgentzia daukagu”.

Irakurri deialdia euskaraz edo frantsesez.