Euskararen irakaskuntza Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan
2021-09-28
2021-2022 ikasturte honen hasieran mobilizazioak izan dira Ipar Euskal Herriko 3 eskola publikotan murgiltzea eskatzeko. Hezkunde Nazionalak ez duenez erantzunik eman uda honetan, berriz mobilizatu dira guraso elkarte eta hautetsiak.
Sei hilabeteko mobilizazioen ondoren, 2 eskolek baimena ukan dute murgiltzea egiteko euskaraz ama eskolan: Ortzaize-Arrosa eskola eta Idauze-Mendi eskola. Larraineko eskolak ez du erantzunik jaso.
Egungo egoera lehen mailan
- Eskola elebidun berri bat ireki da Senperen 12 ikasleekin (ama eskolan): Amotzeko eskola.
- 110 eskola elebidun publiko daude: 5.805 ikasle.
- 22 eskolek murgiltzea euskaraz eskaintzen dute: 563 ikasle daude sistema honetan.
- 157 irakasle daude lehen mailan eskaraz irakasteko.
Egungo egoera kolegioetan
- 15 kolegio elebidun publiko daude Iparraldean, ikasgai bat bederen ematen dute euskaraz, 1.260 ikasle elebidun guztira.