“Hiri hezkidetzailea” proiektua aurkeztu du Denon Eskolak Hobetuz programara

2021-11-03

Hezkidetzan interesa duten Arabako guraso elkarte batzuen ekimenari esker, aurten, Gasteizko Udalaren Hobetuz deialdian, Denon Eskolak “Vitoria-Gasteiz, hiri hezkidetzailea” proposamena aurkeztu du. Beronen helburua da ikasleak aniztasunean, askatasunean, berdintasunean eta tolerantzian heztea, besteak beste. Bideo honetan ikus dezakezue egitasmoaren aurkezpena:

Esteka honetan duzue gure proposamenaren eta bozketa-prozesuaren informazioa, azaroaren 8tik 28ra irekita egongo dena. Zuen laguntza espero dugu! !

http://v-g.eus/hobetuz109e