Arrasate Herri Eskolak ‘Takien potien taupada’ bideoklipa aurkeztu du
2022-01-24
Arrasate Herri Eskolaren Guraso Elkarteko partaideek ‘Takien potien taupada’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dute, matrikulazio garaia aprobetxatuz. Abestiaren eta bideokliparen ekimenean hainbat irakasle, guraso, ikasle eta langilek parte hartu dute.
Abestia ‘Takien potien taupada’ deitzen da, ‘sarritan’ esan nahi duen esamoldea. Kantua sortzeko ideia “duela 4 urte sortu zen hezitzaileen, irakasleen aldetik, hain zuzen, kanpo-harremanetako kontseilutik. Hasiera-hasieratik gurasoen parte-hartzea eskatu dugu, eta zenbait lagun aurkeztu ziren abestia sortzeko doaiekin”.
“Denon parte-hartzea eskatu dugu eta eskolako lagun ugarik batez ere bideoklipean hartu dute parte. Amaia Aramendi eta Ane Otaegi musika-irakasleak abestia egin dute, eta Ekain Martinez de Lizardui irakasleak letra egin du”. Bideokliparen grabazioaren kudeaketaz “batez ere Gurasoen Elkartea arduratu da, eta Iban Morales gurasoak egin du bideokliparen lan teknikoa”.
Bideoklipa matrikulazio garaia aprobetxatuz aurkeztu da. “Arrasate Herri Eskolaren ateak zabalik izango dira matrikulazioa egin ahal izateko”.