Hiri Hezitzaileen Sarearen XV. Topaketa

2022-03-07

Hiri Hezitzailea izatea hezkuntza jarduerak eskaintzen dituzten zerbitzuak edo departamentuak izatea baino gehiago da. Eredu berria da, eta eredu horretan hezkuntzak eskola gainditzen du, bai berori garatzen den denborari, bai espazioari dagokienez. Gure bizitzan, prozesu iraunkorra da hezkuntza, eta eragile sozializatzaile askok parte hartzen dute prozesu horretan.

Vitoria-Gasteizek, 2020-2022 aldirako hiri koordinatzaile gisa, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XV. Topaketa antolatuko du, Europa Jauregian, 2022ko martxoaren 17an eta 18an, “Hiri hezitzailea sendotu” lelopean. Informazio gehiago topaketaren webgunean.