2022ko Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako dirulaguntza

2022-06-06

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe publikoetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak arautzen dituen agindua argitaratu du. Dirulaguntza eskatzeko epea ekainaren 4tik uztailaren 4ra arte egongo da zabalik.

ADI!! Aurten, prestakuntza-gastuen ehunekoa % 50era bueltatu da

Jarraian, eskabidea egiteko eta eskatutako dokumentazioa egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkituko duzu:

Gastuen-aurrekontua

– Ordezkaritza ematea, federazioak elkartea ordezkatu nahi badu.

– Beste finantziazio-iturri batzuk

Azken bi artxibo hauek link honetan deskargatu ahal izango dituzue, Dokumentazioa atalean.

 

Eskabidea egiteko, honako hauek behar dituzue:

– Identifikazio elektronikoren bat izan izenpe edo koordenatuak

– Inprimakiak bete eta ordenagailuan gorde

– Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan lau pausu jarraitu beharko dira:

  • Eskabidea bete
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  • eskabidea sinatu
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentua

Bidalketa egin ondoren hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, gorde ezazue agiri hori. Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezue.

Zalantzaren bat izatekotan jar zaitezte harremanetan zure federazioarekin.