OOG-rako hauteskundeak 2022

2022-10-10

Bi urtean behin egiten den bezala, OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira. Hemen duzue ikasturte honetako araudia.

Zuen lanean laguntzeko, informazio-kanpaina bat egin dugu, honako hauek biltzen dituena:

OOGak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organoak dira. Bertan hartzen dira  ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak. Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko. Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.

Guraso elkarteek federazioen eta konfederazioaren laguntza eta aholkularitza duzue, zuen ikastetxeetan eraginkortasunez parte har dezazuen.

 

Gogoratu beharreko datak:

* Urriaren 19a baino lehen: Guraso elkarteak OOGko ordezkaria izendatu behar du.

* Urriaren 19tik urriaren 28ra: hautagaitzen aurkezpena.

* Azaroak 16-18: hauteskundeak.

* Abenduak 12-16: OOG berriaren eraketa.

Gogoratu 2021ean “OOGetan parte hartzen duten gurasoentzako gida” izeneko dokumentua plazaratu genuela. OOGen araudiari buruzko informazioa eta jasotzen ditugun zalantzei erantzuten diegu bertan.