Familientzako matematika tailerrak Orokieta herri eskolan

2022-11-22

Azken lau ostegunetan, Zarauzko Orokieta herri eskolan, prestakuntza-saioak egin dituzte, bai gurasoentzat, bai ikasleekin lan egiten duten helduentzat.

Azken urteetan matematika lantzeko EABA metodoa erabiltzen hasi ziren eta, beraz, ezinbestekoa iruditu zitzaien gurasoentzako prestakuntza eskaintzea. Horregatik, sei ostegunetan, Karmele eta Itziar matematika-arloko arduradunek hainbat gairi buruzko saio praktikoak prestatu dituzte. Marko orokorra lehen saioan aurkeztu ondoren, matematikaren arloak ikasgelan nola lantzen diren ikasten joan ziren saioetan zehar. Ondoren teoria entzun eta hau praktikan jarri dute.

Jendearen erantzuna oso ona izaten ari da, astero eskolara 100 pertsona inguru hurbiltzen baitira. Bi ostegun geratzen dira amaitzeko eta, beraz, ikastetxetik gurasoak animatzen dituzte beren seme-alabekin praktikan jartzeko.