Hezkuntza-lege aurreproiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak

2022-11-25

EHIGEk ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek Hezkuntza Legearen Aurreproiektuaren aurka deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu familiak.

Joan den apirilean Hezkuntza Akordioa onartu zenetik, eta akordio horretan oinarrituta, Hezkuntza Saila neurriak hartzen ari da EAEko sistema dual publiko-pribatua blindatzeko, Euskal Eskola Publikoaren etorkizuna arriskuan jarriz.

Alde batetik, inolako baldintzarik gabe blindatu du datozen sei urteetarako itundutako plazen eskaintza eta finantzazioa, aurrekontua baldin badago. Gainera, orain arte itundu gabe zegoen 2 urteko etapa itzuntzeko asmoa du, inongo kontsentsurik gabe.

Beste alde batetik, ez da neurririk hartu eskola-plazen eskaintzaren desoreka bideratzeko; izan ere, oraindik ere eskaintza pribatu itunduaren aldekoa da eta orain arte ezagutzen dugun plangintza-dekretuaren edukia ez doa norabide onean. Izan ere, ez da inolako neurririk hartzen ari gaur egun dauden plaza publikoen eskaintza handitzeko.

Azken batean, Hezkuntza Sailak ez du inolako asmorik eskola publikoaren perimetroa handitzeko, eta itun unibertsala blindatzen ari da.